Denboraren hautsa Lyrics

Kaleen kantoian euriaren amorruek itsutzen naute. Geltoki zaharrean erlojurik gabe daude. Gauak ematen ditut esnai! Denbora noiz gelditu zai! Heriotza sentituz nonahi! Beldurrez... Iraganak irentsitako denbora behatzen artean usteltzen da. Eremuko hondartzen zulo beltzetan hautsa bihurtzen! Iluntasun hotsak bere begien orratzez, erruki gabe, ni besarkatzen nau erraiak desegin arte. Iraganak irentsitako denbora behartzen artean usteltzen da. Eremuko hondartzen zulo beltzetan hautsa bihurtzen. Iluntasuna nigana iristean izarren hautsa egun batean, mugaren beste aldean aurkituko naiz. Izarren hautsa, denbora!