Ahaztezina izango dela Lyrics

Begirada bat ta ezin dut gehiago ez.. Irribarre bat ta ondatuta nago... Orain maitasunaren kalean oinez inongo norabide gabe. Ez naiz ni hitz ederrekin trebea; ez dizut ilargia gaur ekarriko. baina gauza bat argi izan ezazu. Une guztiek abesti bat daukate, garai hobe bateko oroitzapena. Zure ezpainetara iristen banaiz ziur kantu hau ahaztuko ez duzula... ez naiz ni hitz ederrekin trebea ez dizut ilargia gaur ekarrikko baiña gauza bat argi izan ezazu ziur kantu hau ahaztuko duzula ahaztezina izango dela. Ez naiz zure printze urdina izango muxu batez esnatuko zaituena. Ez zaitez nire albotik urrundu ahaztezina izango dela. Bakarrik sentitzen naizen une latz gogorretan, zure aurpegia oroitzen guztia sendatzen da.